Ondorioa
Etxeko martxa eramaterakoan kontsumitzaile eta herritar bezala, aukera txiki batzuk ditugu erabilera bakarreko plastikoak murrizteko. Paula irakaslea eta etxeko andrea da, esparru horretan, ekintza txikiak egiten ditu plastikoak sahiesteko. Berak esaten du pena bat dela plastikoak sortzerakoan behin bakarrik erabiltzea, naturan eta itsasoan bukatzen dutelako, eta hori oso kezkagarria dela. Orduan eguneroko kontsumoan aukera txikietan ekintzak egitea ondo legoke; adibidez, konpra egiterakoan zure poltsa eramatea sahiatu… Etorkizuna itxaropenarekin ikusten du, baino horretarako gure jokaera aldatu beharko genuke. Nahitanahiez aldaketa positiboak egongo direla esaten du, herritarrok gure eskura ditugun gauza txiki horiek aldatzen baditugu. Aldi berean, erabilera bakarreko plastikoen inguruan hitz egiterakoan kezka eta bildurra emozioak sortzen zaizkio.